Orroaldia

Orroaldia

Oreinen orroaldia

Zer da orroaldia?

Urtero bezala, Gorbeia Parke Naturaleko Arabako isurialdean “orroaldia” ala ugalketa izaten da. “Orroaldia” oreinaren araldia edo ugalketa-aroa da. Orein arrek sasoi horretan egiten duten marruari ere esaten zaio orroa. Orroaldia babestutako naturagunearen lasaitasun edo soseguaren arabera izango da espeziearen berezko garapenaren bezalakoa.

Orroaldiaren hasiera, lurralde jakin batean, oso gutxi aldatzen da urte batetik bestera. Gorbeian irailaren hasieran izaten da. Oreinaren orroaldia bi eta bost aste artekoa da; Gorbeian urriaren lehen astera arte izan ohi da.

Datu interesgarriak

Egun, gutxi gorabehera 600 orein daude Gorbeiako parke naturalean, % 50 inguru, Arabako isurialdean bizi direlarik. Orroaldian espeziea babesteko eta sakabanatzea eragozteko, aldundiaren Ingurumen Sailak ibilgailuen zirkulazioa murrizten du parkeko pista eta bideetan.

Murrizketak

Orroaldi-garaian, babes-neurri bereziak ezartzen dira Gorbeiako Parke Naturaleko sektore batean, oreinen lasaitasuna bermatzeko, bereziki sentikorra den aldi honetan. Besteak beste, ibilgailuen zirkulazioa mugatzen da, debekatuta dago Parkeko Bidezidorren Sare Orokorretik kanpo zirkulatzea (oinez, bizikletaz edo zaldiz), orroaldiaren behaketa arautzen da eta debekatuta dago droneak erabiltzea edo perretxikoak eta basa-fruituak biltzea. Kontsultatu bisita egin aurretik indarrean dauden murrizketak eta baldintzak.

BISITA GIDATUAK

 

Epea: 2026ko abuztuaren 17tik irailaren 6ra.

IZ Gozatu molestatu gabe: behaketa arduratsua egiteko gomendioak

Gozatu molestatu gabe: behaketa arduratsua egiteko gomendioak

Eduki publikatzailea

Gorbeia Parke Naturala orroaldia Oinez noa

Oinez noa

Ikusi gehiago
Gorbeiako parke naturala orroaldia - Bizikletan edo zaldiz noa

Bizikletan edo zaldiz noa

Ikusi gehiago
Gorbeia orroaldia argazkilaritza

Naturako argazkigintzan aritzen naiz

Ikusi gehiago

BAN Bisita gidatuak