Turismo familiar eu

Turismo familiar Parque Natural Gorbeia

Familiarentzako turismoa

Etxeko txikienentzako planik egin nahi baduzu, parke naturalean baliabide ugari dituzu eskura.

Ondoko ideiak proposatzen dizkizugu:

 

  • Askari bat egin Sarriako jolas gunean (zabuak eta askaldegiak daude).
  • Bisitatu parketxea eta ezagutu hobeto inguruko ondare natural eta kulturala. Eraikin osora sar daiteke jaioberrien kotxeekin, eta fardelak aldatzeko guneak daude komunetan.

 

 

Ibilbideren bat egin nahi baduzu, ondoko proposamenak dituzu egokienak:

 

  • Txikienek (6 urtera arte) Bizitzako Bidea egin dezakete: 1,7 kilometroko ibilbide lineala ibaiaren ondotik, ia maldarik gabe. Ibilbide hau egokia da adin guztientzat, eta Zubi Zuriko aparkalekua jolas gunearekin lotzen du. Gainera, abiapuntutik hurbil garbitegi bat eta karobi bat daude, bisitatzeko modukoak.
  • 6 urtetik gorako ibiltariek 7 kilometroko ibilbide zirkularra egin dezakete: Txintxularra. Hala, parkeko basoak deskubritu ahal izango dituzte.
  • Eta oso ibiltariak bazarete eta ibilbide luze eta osoena egin nahi baduzue (“Burbonak”), hau da, egun osokoa, 13,4 kilometroko ibilbide zirkular bat dugu. Bertan, Altubeko pagadi izugarria ikusi ahal izango duzue, Baias ibaitik itzulita.

Familientzako jarduera ugari antolatzen ditugu urte osoan zehar. Eman izena gure newsletterra jasotzeko eta guztiaren berri izateko.

turismo familiar Parque Natural Gorbeia
Turismo familiar Parque Natural Gorbeia

Parque Natural Gorbeia