Araudia - gorbeiaparkea
CAB normativa Gorbeia eu
Araudia
Normtiva PN gorbeia eu 1
Martxoaren 8ko 40/2016 Dekretuaren bidez, Gorbeia (ES2110009) kontserbazio bereziko eremu izendatu da eta naturagune babestua kontserbatzeko neurriak onartu dira.
Gorbeia izenez ezagutzen den lurralde honetako zatia, natura eremua Parke Natural izendatu zen, ekainaren 21eko 228/1994 Dekretuaren bidez, Natura Baliabideen Antolamendurako Plana (NBAP) onartu ondoren ekainaren 21eko 227/1994 Dekretuaren bidez. Halaber, martxoaren 31ko 66/1998 Dekretuaren bidez, Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko I. Plan Zuzendaria onartu zen.
Natura 2000 Sarea osatzen duten naturagune babestuei dagokienez, 9/2021 LEGEAk, azaroaren 25ekoa, 59.2 artikuluan, ondokoa ezartzen du: “Natura-ondarearen arloan eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko sailak onartutako kontserbaziorako helburuak, arauak eta gidalerroak oinarri hartuta, lurralde historikoetako foru-organoek kontserbazio-jarduketa edo neurri egokiak onartuko dituzte guneak kontserbazio-egoera onean mantentzeko, bai eta habitat naturalak eta espezieen habitatak narriadura saihesteko neurri egokiak eta gune horien izendapena bultzatu duten espezieei eragiten dieten aldaketak saihesteko neurriak ere.”
Artikulu horretan ezarrita dagoena betetzeko, Gorbeia (ES2110009) KBE Kudeatzeko Gidalerro eta Neurriak ezartzen dira. Neurri horiek kontserbazio helburuak dauzkate, hain zuzen ere KBE izendatzeko Dekretuaren II. Eranskinean, ‘Gorbeia (ES2110009) KBEko kontserbaziorako informazio ekologikoaren, helburuen eta arauen eta jarraipen programaren dokumentua’ izenekoan ezarritakoak, eta II. Eranskin horretan identifikatutako funtsezko kudeaketa elementuen arabera egituratzen dira.
-
Araudi orokorra
- 9/2021 LEGEA, azaroaren 25ekoa, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzkoa.
- KONTSEILUAREN 1992ko 92/43/EEE zuzentaraua, maiatzaren 21ekoa, natura habitatak eta basoko fauna eta flora babestekoa
- EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2009/147/EE ZUZENTARAUA, 2009ko azaroaren 30ekoa, hegazti basatien kontserbazioari buruzkoa
-
Naturagunearen araudia
- 227/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Gorbeia aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onesten duena
- 228/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Gorbeia Parke Naturala izendatzen duena.
- 40/2016 DEKRETUA, martxoaren 8koa, Gorbeia Kontserbazio Bereziko Eremu (ES2110009) izendatzen duena.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 276/2018 Erabakia, maiatzaren 29koa. Onestea behin betiko Gorbeia parke natural eta kontserbazio bereziko eremuaren (KBE) Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko II. Planaren (EKAP) eta kudeaketa gidalerro eta jardunen agiriak. ES2110009
- 113/1999 FORU DEKRETUA uztailaren 23koa, Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez Gorbeiako Parke Naturaleko erabilera murriztuko bide eta pistetan motordun ibilgailuak zirkulatzeko baimenak erregulatzen dituzten arauak onartzen dira.
- 177/2020 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Arabako naturagune babestuetan ibilgailuak aparkatzeko arauak eta mugak ezartzekoa, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko.