Agenda de actividades

actividades

Jardueren agenda

Ibilbide gidatuak – uztaila 2020

Ondoren, 2020 udan zehar, naturaz gozatzeko aukera emango diguten ibilbide gidatuak mordoa aurkezten dizkizuegu.

Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta modu jasangarriago baten bizitzen ikasteko helburua dute.

 

Arlamendi ibilbidea: 2 orduko ibilbide lineal honetan (3,5 km joanekoa), partehartzaileek Parke Naturaleko baso-ustiaketaren historia ezagutzeko aukera izango dute. Ibilideari bukaera emateko Arlamendiko mintegi zaharraren aztarnak bisitatuko dira.

  • Adina: 10+.
  • Ordutegia: 10:30-12:30h.

 

Gerturatu Mendizorrotzera: 1,5 ordu inguruko ibilbide honetan (1,2 km joanekoa) partehartzaileek Gerra zibilean frente errepublikarraren esku egon ziren lubaki batzuen aztarnak bisitatzeko aukera izango dute. 

  • Adina: 6+.
  • Ordutegia: 17-18:30h.

 

Tximeleta goiza: 2 orduko ibilbidea (3 km), adituen laguntzaz Gorbeiako tximeletak identifikatzeko eta ezagutzeko aukera ezinhobea eskeintzen duena. Ibilbide gidatua hasi baino lehen 30 min-ko hitzaldi labur baten bidez tximeletak identifikatzeko gakoak jorratuko dira.

  • Adina: 6+.
  • Ordutegia: 11-13:30h.

Datei eta segurtasun-neurriei buruzko informazioa

Ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erantsitako formularioa izena ematea.

Izena eman

actividades julio Gorbeia

JARDUERAK

educacion ambiental

Online Ingurumen Hezkuntza

Arabako Foru Aldundian hainbat hezkuntza jarduera proposatzen dizkizugu modu dibertigarrian ikasteko. Eskulan eta jokoen bidez, espezie ospetsuak ezagutu ahal izango dituzu, hala nola Bechstein saguzarra edo baso igel jauzkaria.

Ikusi gehiago

HARPIDETU

Parke naturalak bisitari ororentzako jarduera ugari antolatzen ditu asteburuetan urte osoan zehar.Jarduera horien helburu nagusiak, batetik, eremuaren natura eta kultura balioak ezagutzera ematea da eta, bestetik, bisitariak etengabe egiten diren zaintza ekintzen parte hartzaile bihurtzea.Jardueretan parte hartzeko, alde aurretik izena eman behar da, posta elektronikoz edo telefonoz.Gure eskaintzaz jakin nahi baduzu, begiratu jardueren agendan.

Harpidetu newslettera

Beste parke batzuetako jarduerak

Kontsultatu beste parke natural batzuetako jardueren agenda:

Izki

Valderejo

Aizkorri-Aratz