CAB gestion parque natural gorbeia eu

Parke naturalaren kudeaketa

gestion parque gorbeia EU

Arabako eta Bizkaiko Aldundiei dagokie Gorbeiako Parke Naturala kudeatzea. EKBPn ezarritako ekintzak eta aitorpen helburuak betetzeko, bi aldundiek hitzarmen bat sinatu dute espazioa kudeatzeko, bai eta finantziaziorako akordio bat ere. Organo kudeatzailearen funtzioak honako hauek dira:

 

  • a) Urtero-urtero, aurrekontua eta kudeaketa programa prestatzea.
  • b) ) Zerbitzu propioetatik datozen funtsak eta kanpotik jasotzen diren baliabideak administratzea.
  • c) Naturagune babestuen esparruan, Natura Baliabideak Antolatzeko Planak halako eremuak babesteko ezarritako arauak edo, hala badagokio, naturagune izendatzeko arauan ezarritakoak betetzen direla jagotea eta horren ildoko txostenak egin eta baimen egokiak ematea.
  • Apirilaren 15eko 1/2014 LEGEGINTZA DEKRETUAK xedatzen duen zigor eskumena egikaritzea. Parke naturaletan, berezko organo aholkulari eta laguntzailea da, Patronatua deiturikoa, parke naturalaren organo kudeatzaileari atxikitakoa

Patronatuaren eginkizunak ondokoak dira:

 

  • a) Naturagune babestuaren alde egokitzat jotzen dituen kudeaketak sustatzea eta egitea.
  • b) Naturagunean ezarritako arauak betetzen direla jagotea.
  • c) Erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planen proiektuak eta horien berrikuspenak onartzea.
  • d) Urteko kudeaketa programak onartzea.
  • e) Aurrekontua eta inbertsio eta jarduketen urteko programa onartzea.
  • f) Zuzendari-kontserbatzaileak prestatutako urteko jardueren eta emaitzen oroitza txostenak onartzea eta disfuntzioak zuzendu edo kudeaketa hobetzeko neurriak proposatzea.
  • g) Parke naturalaren eragin sozioekonomikoko eremuetan gauzatu behar diren konpentsazio proiektuen berri ematea.
  • h) Parke naturalak kontserbatu, hobetu eta ezagutzera emateko eta eremuko ekonomia eta gizartea garatzeko neurri egokiak proposatzea.
  • i) Parke naturalaren balioak ikertu, zabaldu eta gozatzeko jarduketak proposatu eta sustatzea.

 

Patronatuaren osaera parke natural izendatzeko dekretuan garatzen da.

 

 

Deskargak:

 

 

Documentos: