Parke naturala - gorbeiaparkea
Gorbeia -el parque natural eu
Gorbeiako Parke Naturala
Gorbeia ingurunea 1994ko ekainean izendatu zuten Parke Natural. 20.016 hektarea dituenez, Euskal Autonomia Erkidegoko hedadurarik handienekoa da. Hektarea horiek Araba eta Bizkaiko Lurralde Historikoetan banatuta daude. Parke naturalak berariaz babestutako eremuak dira, balio ekologiko handikoak eta eder-ederrak direlako. Halako lekuetan, flora eta faunako espezie askotarikoak eta denboran zehar iraun duten giza jarduerak nabarmentzekoak dira eta, elementu guztien artean, ondare ekologiko eta kultural bikaina osatzen dute.
Gorbeiaren jatorria orain dela 100 milioi urte baino gehiagokoa da, itsasoak estaltzen zuen garaikoa. Gerora, material horiek tolestu eta altxatu ziren, eta milaka urtetan izaki bizidunak naturagune hori kolonizatuz joan ziren: pagoek, haritzek, ametzek, arteek, haltzek… hartu zituzten lur haiek baso zabalak eratuz, eta oraindik ere Arabako aldean baso horien lagin bikainak gordetzen dira. Ziurrenik, Gorbeiako gailurreko eguraldiak ez zuen zuhaitzik hazten utzi eta, hartara, goi mendiko larrea eratu zen. Zenbait gunetan lurraren ezaugarri bereziek eta euri ugariek gune hezeak sorrarazi zituzten, hala nola, lokazti bakanak, Altubeko hezeguneak edo jada desagertu den Saldropoko zohikaztegia.
Itxina eta Aldamineko harkaitz mendiguneetako haitz itxuraz biluzien gainean landare bitxiak hazi ziren, hain ingurune ez-abegitsuan bizitzera egokitutakoak. Adi-adi eta isilik paseatuz, baso igel gorria, gailurretako uhandrea, horma sugandila, oreina, orkatza, basakatua, okil handia, sai zuria, aztorea, harkaitz zozo gorria... entzun zein ikus daitezke. Baso, hezegune, larre eta harkaizti hauetan bizi diren animalia ugarietako batzuk besterik ez dira.
Gorbeiako Gurutze ospetsura igotzea,n pertsonak historiako milaka urtetan zehar utzitako “aztarna” hautematen da: monumentu megalitikoak, larreak, txilardiak, errotak, burdinolak, baserriak… Baso birlandaketako gainazal zabalak ere badaude, egurra lortzeko landatutako pinu, laritz eta altzifrez beteak.
INFORMAZIO TEKNIKOA
Azalera
Udalerri hauetako lursailak dauzka: Zuia, Zigoitia eta Urkabustaiz Araban eta Orozko, Zeanuri, Areatza, Zeberio eta Artea Bizkaian.
Aintzatespen urtea
Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE). Gainera, Itxinako mendiguneak Biotopo Babestu aitorpena dauka.
Bertako udalerriak
Udalerri hauetako lursailak dauzka: Zuia, Zigoitia eta Urkabustaiz Araban eta Orozko, Zeanuri, Areatza, Zeberio eta Artea Bizkaian
Babes figurak
Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE). Gainera, Itxinako mendiguneak Biotopo Babestu aitorpena dauka
Gehieneko altitudea
1482 m.