Donde estamos gorbeia eu - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea
Non gaude?
Nola heldu autoz
Gasteiztik, Altubeko autobidetik (N-622) Murgia eta Gopegi herrietara heltzen zara, horiek baitira Arabako eremuan parkerako dauden ate nagusiak. Bilbo-Zaragoza autopistatik (A-68), Altubeko irteeratik ere Gorbeiaren Arabako aldera heltzen zara. Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen N-240 errepideak Areatza eta Zeanuri herriak zeharkatzen ditu, Arratiako bailaran; hala, Bizkaiko eremuko parkerako atea da. A-68 autopistatik, Aretako irteeratik (Laudio) Orozkoko bailarara joan zaitezke; Gorbeiaren Bizkaiko aldeko parkerako beste atea da hori.
Nola heldu alde arabarrera garraio publikoan
Arabako Foru Aldundiak, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailaren bidez, herri arteko garraio sare berria abian jarri du: ordutegi eta ibilbide berriak ditu, ibilgailu irisgarriak, BAT txartelarekin ordaintzeko aukera, eta ibilbide optimizatuak, bai Araban, bai Gasteizen; helburua da pertsonen mugikortasuna hobetzea, garraio publiko bizkorrago, erosoago eta irisgarriagoa lortzeko.
Eskualdeko garraio zerbitzuak Murgia, Sarria, Murua, Etxaguen eta Beluntza herriekin lotzen du Gasteiz, Alavabus tarteko.Telefono zenbakia: 945 182 060.
Nola heldu alde bizkaitarrera garraio publikoan
Bizkaibus autobus zerbitzuak Bilbo eta beste herri bizkaitar batzuk Zeanuri, Artea, Orozko eta Areatzarekin lotzeko garraioa eskaintzen du. Bizkaibuseko autobus guztiek dituzte Free Wifi 4G eta USB kargagailuak mugikor eta tablet-etarako, entxufe arrunt batek baino karga abiadura altuagoan, bidaian zauden bitartean zure esperientzia goza dezazun. Bizkaibusek maskotak garraiatzeko aukera ere ematen du, eta teknologia hibrido eta elektrikoko autobusak dauzka.
Harremanetarako: infobizkaibus@bizkaia.eus / 946 125 555