Kode etikoa - gorbeiaparkea
Codigo etico eu
Turismo arduratsua
"Turista arduratsuaren gida" aholku-gida praktikoa da, eta lagungarria egingo zaizu bidaia aberasgarri eta jasangarriez gozatzeko.
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako 17 helburuetan, Turismorako Munduko Kode Etikoan (Turismoaren Mundu Erakundea) eta Turismo Jasangarriaren Mundu Gutunean (ST+20) oinarritzen dira aurkezten dizkizugun aholkuak:
- 1. Zure eskubideak ezagutu
- 2. Sustatu tokiko garapena
- 3. Langileei egoki tratatzea sustatu
- 4. Errespetatu aniztasuna
- 5. Gozatu tokiko kulturaz
- 6. Lagundu ondarea kontserbatzen
- 7. Lagundu ingurumena zaintzen
- 8. Aukeratu produktu eta zerbitzu jasangarriak
- 9. Erabili garraio jasangarria
- 10. Izan zaitez turista arduratsua
CÓDIGO ÉTICO DEL TURISMO
Turismoaren Kode Etikoak ekintza eta konpromisuen katalogo bat eransten du eta bere helburua turismo-eragile guztiek euren egunerokotasunean ardura sozialak eta ingurumen-jasangarritasuna eta baita ekonomikoa ere barneratzea da. Horretarako Turismoaren Munduko Erakundeak garatutako munduko kode etikoaren printzipioak onartu ditu, baita Nazio Batuetako 2030 Ajendaren Garapen Jasangarriaren helburuak ere. Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren garapenean euskal berezitasunak eta gure kulturaren ezaugarri propioak erantsi dira.