Eduki publikatzailea

Senda Zubialde-Egillolarra

Zubialde-Egillolarra bidezidorra

Muruatik Egillolarrara

Zubialde-Egillolarra zidorra Muruako Harrobietako astialdi gunera daraman errepidearen ondoan dagoen aparkaleku txiki batean hasten da. Hortik, eta 3,2 kilometro egin ondoren, Azero mendiraino igo daiteke. Harrobietako astialdi gunera heldu baino 200 metro lehenago, ezkerretara, baso bide bat hartzen da, Asunkortako txabolaraino heltzen dena. Hemen bidea bitan banatzen da, eta ezkerrekoa hartu behar da urtegietarako jaisten den mendi lerroarekin lotu arte, horrela Zubialdeko amildegira heltzeko. Beste bidegurutze batean, ezkerretara egingo da berriro, pagadien eta txabola eta ikaztegien artean ibiltzeko. Aldapa gogorra igo eta gero, Egillolarrako txaboletara heltzen da eta, pixka bat gorago, izen bereko iturria dago.

Alternatibak: Bizkaiko aldeko Bidezidorren Sarearekin lotzea badago. Horretarako, Azerotik Bizkaiko Atxuriko bidezidorrarekin batzen den pista hartu behar da. Bestalde, lehenengo harrobian pista bat hartu eta 2,5 kilometroan Etxagueneko bidezidorrarekin lotzen da. Beste aukera bat Mairuelegorretako Kobazuloak ikustera joatea da, Egillolarra zidorretik eskuinetara dagoen saihesbidea hartuta, 2,6 kilometroko igoera luzearen ostean.  

Senda Zubialde-Egillolarra

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Denbora

  3h 15min

Malda

  +725m

Distantzia

  8,5km

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Murua bidezidorra

Muruatik Gorbeia

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Etxaguen bidezidorra

Etxaguenetik Oketara

Ikusi gehiago