Detalle ficha - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea

Voy a pie
Pertsona bakarra edo 25 pertsona baino gutxiagoko taldea
Gorbeiako Parke Naturaletik ikuskizun hau errespetuz eta kontzientziaz bizitzera gonbidatzen zaitugu. Hona hemen oreinak orroaldi garaian babesteko funtsezko gomendio batzuk:
- Kontsultatu zure zalantzak Sarriako Parketxean: Bertan, leku eta une onenak aukeratzen lagunduko zaituzte, orroaldia segurtasunez eta errespetuz behatzeko.
- Isiltasuna eta zuhurtzia: Zarata egitea saihestu. Itzali mugikorra edo “modu isilean” jarri eta ahopeka hitz egin. Gure presentzia zenbat eta gutxiago nabaritu, hobe.
- Ez irten markatutako bidezidorretatik (ikusi mapa): Bideetatik kanpo ibiltzeak animaliak asalda ditzake eta haien habitata kaltetu. Garai honetan, debekatuta dago parke naturaleko bidezidorren saretik kanpo ibiltzea eta mugatutako sektorean onddoak, landareak, loreak edo basa-fruituak biltzea.
- Begiratu distantziatik: Ez hurbildu animalietara, batez ere orroka ari badira edo mugitzen ari badira. Prismatikoak edo teleobjektiboak erabili interferentziarik gabe gozatzeko. Seinaleztatutako bi behaketa-puntu daude (ikusi mapa), oreinak ikusi edo entzun arte itxaron dezakezu. Agian zortea izango duzu.
- Linternen, fokuen edo argi artifizialen erabilera gutxitu: argi biziak animaliak aztoratu edo izutu ditzake. Argia behar baduzu, argi arina izan dadila, lurrera zuzendua eta epe laburrean erabili.
- Eraman zure txakurra lotuta: Txakurrik lasaienak ere fauna basatia oztopatu dezake.
Naturak ikuskizun paregabea eta zirraragarria eskaintzen digu. Zure laguntzarekin, ziurta dezakegu etorkizuneko orein belaunaldiek Gorbeian beste urte askoan jarraituko dutela orro egiten.
25 pertsona baino gehiagoko taldeek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko dute bisita baino lehen, eta Sarriako Parketxera bidali (parquegorbeia@parques.araba.eus).
Neurri honek bisitak hobeto koordinatzen laguntzen digu. Modu honetan ere, oreinen habitatean eta haien portaera naturalean sortu dezakegun eragina minimizatzen lagunduko diguzu. Adierazpen hori sinatzeak esan nahi du parkeko arauak errespetatzeko eta garai sentikor honetan eragozpenak saihesteko gomendioak jarraitzeko konpromisoa hartzen duzula.
Asko eskertzen dugu zure lankidetza eta erantzukizuna, funtsezkoak baitira ikuskizun natural hau zaintzeko.

Altube bidezidorra
Altubetik Burbonara
Altubeko portutik irteten den bidea Txintxularra mendiaren (845 m) inguruetaraino igotzen da. Handik aurrera, ibilbideak iparraldera egiten du, leunduz, eta pagoak nagusi diren eremuan sartzen da, 40 minutuan Lekandai mendi muinora heldu arte. Handik Baias ibaira jaisten den bidea ikusten da. Oinez jarraituz, eskuinetara Astaizeko (923 m) mendi postontzia eskuinetara geratzen da, eta pagadi erdian bi Burbona ageri diren kartela aurkitu arte jarraitu behar da. Letrak horiz dituena aukeratu behar da, hau dioena: Burbona 1,1 km-ra. Gero, zidorra adierazten duten zirkulu horiei jarraituz jaitsi behar da, pagadia zeharkatuz Garrastatxu zidorreraino heldu arte.
Alternatibak: Lekandain kartel bat dago, ordu erdian eta 2 kilometroan besterik ez, Interpretazio Zentrora edo Parketxera jaisten den zidorra adierazten duena. Hemen Baias-Gorbeia zidorraren hasierarekin lotzen da. Ibilbidea amaitzean, beste kartel batek dio 2,7 kilometrora dagoen Aldarroraino jaistea dagoela. Handik ere Baias-Gorbeia zidorrarekin lotzen da.
DATUAK
Denbora

Malda
+482m
Distantzia
7,2km
Beste bidezidor batzuk
Parke naturalaren araudiak ezartzen duenez, baimena eskatu behar da erabilera publikoko jarduera batzuk edo abeltzaintza, nekazaritza, ehiza, basogintza edo zientzia-ikerkuntzari lotutako jarduera batzuk egin ahal izateko. Era berean, obrak, erreformak eta abar ere araututa daude.
Eskariak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bitartez egin beharko dira.
Zalantzarik izanez gero, Ondare Naturaleko Zerbitzuarekin harremanetan jarri helbide elektroniko honen bidez (biodiversidad@araba.eus) edo 945181818 telefono zenbakira deituz.

Baias-Gorbeia bidezidorra
Parketxetik Gobeiara
Parketxetik (Murgiatik 3,5 km-ra), Baias ibaiaren paralelo, Arlobiko zubietaraino, leunki gora doan pista hartu behar da. Hortik aurrera, ibilbidea bat-batean aldatzen da, eta txilardi, otadi, irasail eta larredien artean igotzen da. Lehenik eta behin, Gorrostianon dauden txaboletara heltzen da. Ondoren, Menoioko txabola atzean utzi eta igoeraren amaierara heltzen da. Bertan, ikuspegi panoramikoak gero eta ikusgarriago bihurtzen dira, Itxinako mendigune karstikoa nabarmenduz. Horrela, Gurutzera heltzen da.
Alternatibak: Parkeko Etxera heldu baino pixka bat lehenago, ezkerretara, baso pista bat irteten da, nondik ordu erdian besterik ez Altubeko zidorrarekin lot daitekeen. Burbonara ere igo daiteke, Aldarroko etxearen ezkerraldetik pista hartuz. Gainera, hasi eta 4,9 kilometrora, Gorrostianora ordu laurdenean igotzeko bidezidorra dago. Bestalde, Arlobiko zubietatik, 30 minutu oinez eginez Garrastatxuko zidorreraino hel daiteke, Indusi izenez ezagutzen den parajetik, eta ordubete luzean Arlobitik Zastegiko zidorrera heltzen da, Austigramin izenez ezagutzen den parajean.

DATUAK
Denbora

Malda
+820m
Distantzia
10,5km
Beste bidezidor batzuk
ZONA DE BERREA.kmz
Bertsioa 1.0 Onartuta- Dokumentu Mota
- Oinarrizko Dokumentua
- Luzapena
- kmz
- Tamaina
- 2 KB
- Aldatua
- 25/9/18 08:01,Oihana Jauregi Erkizia
- Sortu
- 25/9/18 08:01,Oihana Jauregi Erkizia
- Iraungitze data
- Inoiz ez iraungi
- Berrikuspen data
- Inoiz ez berrikusi
- Lokalizazioa
- Berrea
-
1.0 bertsioaOihana Jauregi Erkizia-k, 25/9/18 08:01-nEz dago aldaketen erregistrorik

Bizikletan edo zaldiz noa
Gorbeiako Parke Naturalean oreinen orroaldian ingurune naturala eta fauna babesteko, parkera bizikletaz edo zaldiz sartu nahi baduzu, bisita baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko duzu eta Gorbeiako parketxera bidali (parquegorbeia@parques.araba.eus).
Neurri hau funtsezkoa da denok parkeko arauak errespetatzen ditugula eta oreinei ahalik eta gutxien eragozteko portaera egokia hartzen dugula bermatzeko. Sinatzen duzunean, garraiobide horietarako gomendio espezifikoak jarraitzeko konpromisoa hartzen duzu, ingurune segurua eta errespetuzkoa mantentzen lagunduz.
Txirrindularientzako eta zaldizkoentzako gomendioak
- Kontsultatu zure zalantzak Sarriako Parketxean: Bertan, leku eta une onenak aukeratzen lagunduko zaituzte, orroaldia segurtasunez eta errespetuz behatzeko.
- Ez irten markatutako bidezidorretatik: Bideetatik kanpo zirkulatzeak animaliak asalda ditzake eta haien habitata kaltetu. Garai horretan, debekatuta dago parke naturaleko bidezidorren saretik kanpo ibiltzea eta mugatutako sektorean onddoak, landareak, loreak edo basa-fruituak biltzea.
- Saihestu alferrikako zaratak: Ez erabili txirrinik edo oreinak orroaldian zehar asalda ditzakeen beste edozein elementurik. Ez hitz egin ozen Gure presentzia zenbat eta gutxiago nabaritu, hobe.
- Mantendu neurrizko abiadura eta kontrolatua: Horrek fauna beldurtzeko arriskua murrizten du eta zure segurtasuna bermatzen du.
- Linternen, fokuen edo argi artifizialen erabilera gutxitu: argi biziak animaliak aztoratu edo izutu ditzake. Argia behar baduzu, argi arina izan dadila, lurrera zuzendua eta epe laburrean erabili.
- Oinezkoek lehentasuna dute: ibiltzea gomendatzen dizugu, oharkabean pasatzeko eta orroaldia lasai gozatzeko modurik onena da.
- Txakurrak badaramatzazu, lotuta joan behar dira: Txakurrik lasaienak ere fauna basatia oztopatu dezake.
Eskerrik asko zure arduragatik eta Gorbeiako Parke Naturala kontserbatzen laguntzeagatik.

Naturako argazkigintzan aritzen naiz
Aurten, Gorbeiako Parke Naturalak aukera paregabea eskaintzen du oreinaren orroaldia ikuskatzeko, fauna behatzeko eta errespetuz grabatzeko bereziki diseinatutako hide finkoen instalazioari esker.
Hide horiek parkeko organo kudeatzailearen berariazko baimenarekin bakarrik erabili ahal izango dira. Baimen-eskaerak Arabako Foru Aldundiaren erregistro telematikoaren bidez egingo dira, honako inprimaki hau erantsita. Ondoz ondokoak ez diren 3 eguneko erabilera eskatu ahal izango duzu. Hide bakoitzeko gehienez bi pertsona sartu ahalko dira (eskatzailea eta beste laguntzaile bat). Erabiltzeko egunak ostegunetik igandera izango dira soilik.
Hideak erabiltzeak 15 euroko kostua izango du baimenaren titular eta egun bakoitzeko (titularra eta laguntzailea barne).
Ematen den baimenean, hideak erabiltzen diren bitartean bete beharko diren baldintza eta erregulazio espezifiko guztiak zehaztuko dira. Halaber, ordainketa-metodoa eta baieztatzen diren egunengatik ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztuko dira.
Erregulazio honek bermatzen du hideen erabilera ordenatua eta ingurumenarekiko errespetuzkoa izatea, garai sentikor honetan oreinei eragozpenik ez sortzeko.
Lortzen dituzun irudiak edo bideoak partekatu behar badituzu, egin ezazu modu arduratsuan, faunarentzat mehatxu izan daitezkeen kokapenak zabaltzea saihestuz.
Gogoratu debekatuta dagoela dronea erabiltzea orroaldi garaian.

Bisita gidatuak
Bisita gidatu honetan parte-hartzaileek ordu eta erdi inguruko ibilbidea egingo dute Zarateko aparkalekutik begiratoki bateraino. Bisitan zehar, gidari espezializatu batek oreinentzat hain garrantzitsua den sasoi honen ezaugarriak eta berezitasunak azalduko ditu. Ondoren, begiratokian itxaronaldia egingo da orroaldiaz gozatu ahal izateko, teleskopioa eta prismatikoak erabiliz. Bisitak bere osotasunean 4 ordu inguru iraungo ditu (10 km joan-etorria).
Bisita gidatuak: tokiak zozketa bidez esleitzeko irizpideak
- Izena ematea Parkearen web-orriaren bitartez egin daiteke soilik.
- Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte.
- Talde bakoitza 15 lagunek osatuko dute.
- Inskripzioan, titularrak gehienez bi lagun apuntatu ditzake.
- Gehienez ere bi bisita egun hauta daitezke, eskaintzen diren lau egunetatik.
- Pertsona bakoitzak (titularrak edo lagunak) behin bakarrik parte hartu ahal izango du zozketan; pertsona bat eskabide bat baino gehiagotan bikoiztuta agertzen bada, eskari guztiak ezabatuko dira.
- Zozketa egingo da egun bakoitzerako, eta inskripzio bakoitzari erregistro-zenbaki bat esleituko zaio.
- Hautatutako pertsonak telefonoz abisatuko dira; plaza lortzen ez dutenek email bat jasoko dut.
- Mendian ibiltzera ohituta egon behar da, eta ibilbiderako eta baldintza meteorologikoetarako arropa eta oinetako egokiak eraman behar dira (mendiko botak eta berokia gomendatzen ditugu).
Oharrak
- Derrigorrezkoa: mendiko oinetakoak, arropa egokia (berokia eramatea gomendatzen da iluntzean freskatzen baitu) eta ura.
- Gomendagarria: prismatikoak
- Ibilaldian zehar errespeta ezazu Parke Naturala, bere araudia eta orroaldi sasoian zehar ematen diren gomendio eta baldintzak.
Oreinen jokabidea
Oreina urteko denboraldirik luzeenean taldean bizi da. Halere, arrak eta emeak bereizita bizi dira, orroaldian izan ezik. Eme eta ar gazteak euren lurraldeetan bizi dira, batzuetan adin ertaineko arrak bizi diren lurraldetik ez oso urrun. Orein handiak urrunago daude, eurentzat diren sektoreetan, sarritan gainontzeko oreinengandik oso bereizita.
Irailaren hasieran, orroaldiaren atarian, dena aldatzen da. Emeak bildu egiten dira. Urduri jartzen dira, eta kumeak haiengandik urruntzen dituzte. Adin guztietako orein handiek, helduek kanporatzen dituzten gazteek izan ezik, emeen lurraldeetan “orroaldiko toki” deritzen lekuak okupatzen dituzte. Leku horien kokapena oso egokia da arriskuak atzemateko edo lurraldera sartzen diren arrotzak ikusteko. Orroaldia gaueko kontzertuekin, elkar beldurtzeko erronkekin eta sei eta bederatzi urte arteko oreinen arteko borrokaldiekin hasten da.
Arren marrua edo orroa ugalketa-aroaren ezaugarririk nabariena da. Orroaren sistemaren bidez, oreinek elkar aztertzen eta neurtzen dute, ahotsa erabiliz. Orroen intentsitatea, modulazioa eta maiztasuna dira arren artean hierarkia finkatzen dutenak.
Emerik gehienak araldian daudenean izaten da orroaldiaren une gorena. Batez ere gauez nabaritzen da, animalien arteko kontaktuak orduan izaten baitira sarrien.
IZEN-EMATEA
Izen-ematea: abuztuaren 25etik irailaren 7ra.
BISITA GIDATUAK
Irailak 20 eta 26 (euskara)
Irailak 19 eta 27 (gaztelania)
Ordutegia
17:15 - 21:45 h (amaiera-ordua taldearen ezaugarrien arabera alda daiteke).
Hasierako puntua
Zarateko aparkalekua (Zuia)
Publikoa
Parte hartzaileak 8 urtetik gorakoak izatea gomendatzen dugu
Ibilbidea
10 km-ko ibilbidea, joan-etorria kontuan hartuta (igoera: 5km)
Desnibela: 470m
Gehienezko malda: % 30

