Áreas recreativas y Parkings del Parque Natural de Gorbeia eu

Gorbeiako Parke Naturaleko Atsedenguneak eta Aparkalekuak

Gorbeiako Parke Naturaleko Atsedenguneak eta Aparkalekuak

Gorbeiako parke naturalaren Arabako partean hiru aisiagune daude:

  • Sarriako aisiagunea, parketxearen ondoan dagoena, Arabako Sarria herritik 2 km-ra. Egurrezko mahai eta eserlekuak ditu, baita ere zabuak, komunak, edateko ura eta zabor bilketa. 148 beribilentzako eta 22 autokarabanarentzako lekua du.
  • Muruako harrobietako aisiagunea, , Gorbeiako urtegien aldean dagoena, Murua herritik 3,7 km-ra (Araba). Mahaiak, egurrezko eserlekuak eta komun kimikoak ditu.
  • Garrastatxuko aisiagunea, Garrastatxuko baselizaren ondoan, Baranbiotik 2,8 km-ra (Araba). Mahaiak, egurrezko eserlekuak eta barbakoak ditu.

 

Hainbat aparkaleku daude parke naturalerako beste sarbide batzuetan:

 

Áreas recreativas y Parkings del Parque Natural de Gorbeia

 

Erabilera-arauak

  • Erabiltzaileek hondakinak banandu behar dituzte horretarako ipinita dauden edukiontziak egokiro erabiliz.
  • Ezin daiteke surik egin horretarako egokitutako lekuetan besterik. Uda aldian, sua egitea debekatuta dago eta barbakoak prezintaturik egongo dira.
  • Barbakoa guztiak erabilera erkidekoak dira eta bisitari guztiek dute haiek erabiltzeko eskubidea, heltzen diren hurrenkeraren arabera.
  • Ezin daiteke egurrik edo berezko elementurik erabili sua egiteko. Erabiltzaile bakoitzak bere egur ikatza erabili beharko du.
  • Aisiagune eta aterpeetan kokatutako mahai eta eserlekuek bizitza baliagarri mugatua dute. Hortaz, erabiltzaileek lagundu egin behar dute, haiek kontuz erabiliz.
  • Mahaiak ezin daitezke erreserbatu norbere gauzak bertan ipiniz. Mahaiak eta eserlekuak hutsik daudela iritziko da haiek okupatzen dituen inor ez badago.
  • Higiene zerbitzuak era egokian erabili behar dira, osasun eta garbitasun baldintzak mantentzeko. Instalazio horien erabilera desegokia, baita sortzen diren kalteak ere, haiek eragin dituen/dituzten pertsonaren/pertsonen erantzukizuna izango dira.
  • Debekaturik dago musika aparatuak erabiltzea
  • Ura aurreztea aisiaguneen erabiltzaileen eginbeharra da. Erabiltzaile guztiak saiatu behar dira ur gehiegi ez gastatzeko.
  • Txakurrak loturik egon behar dira aisia esparru guztian.
  • Ibilgailu pribatuak, horretarako prestatutako lekuetan utzi behar dira.
  • Debekatuta dago akanpatzea. Autokarabanek ezin dezakete ireki leiho zabukaririk, ez eta toldorik zabaldu, sorgailurik erabili edo kanpoan mahai eta aulkirik ipini ere.
  • Debekatuta dago prestaturik ez dauden lekuetan aparkatzea. Lekuen edukiera errespetatu behar da.

Sarriako aisiagunea

Muruako harrobietako aisigunea

Garrastatxuko aisiagunea