Eduki publikatzailea

Zaro bidezidorra

Zaro bidezidorra

Puente Blanco - Sarriako Parketxea

Sarria herrixkatik abiatuta, ibilbide xume honek Parketxe ingurura oinez iristeko aukera ematen digu. Txangoa Puente Blanco ondoko aparkalekutik abiatzen da, eskuinaldean jaiotzen den pistatik. Pixka bat aurrerago Markinako herrixkara doan bidea utziko dugu, eskuman hau ere, eta ondoren, Berretin mendirantz (1226 m) igotzen den bidea ere. Aurrera goazela Sarriako errota zaharra eta iturri bat ikusi ahalko ditugu pista ondoan. Haritz artean goaz lasai, Baia ibaiarekin topo egin arte. Zubitxo batetik ibaia zeharkatu ostean pago motzez osatutako baso eder bat igaroko dugu eta Parketxera helduko gara.

DATUAK

Zailtasun txikia
Distantzia

senderismo Parque Natural Gorbeia  1,9 km

Denbora

senderismo Parque Natural Gorbeia  30min

Malda

senderismo Parque Natural Gorbeia  +70m

Mota

  Lineala

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Murua bidezidorra

Muruako aparkalekua – Gorbeia

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Baias bidezidorra

Sarriako Parketxea – Gorbeia

Ikusi gehiago