Eduki publikatzailea

Orroaldia ikusteko bisita gidatua

Bisita gidatu honetan parte-hartzaileek ordu eta erdi inguruko ibilbidea egingo dute Zarateko aparkalekutik begiratoki bateraino. Bisitan zehar, gidari espezializatu batek oreinentzat hain garrantzitsua den sasoi honen ezaugarriak eta berezitasunak azalduko ditu. Ondoren, begiratokian itxaronaldia egingo da orroaldiaz gozatu ahal izateko, teleskopioa eta prismatikoak erabiliz. Bisitak bere osotasunean 4 ordu inguru iraungo ditu (10 km joan-etorria).

 

Bisita gidatuak: tokiak zozketa bidez esleitzeko irizpideak:

  • Izena ematea Parkearen web-orriaren bitartez egin daiteke soilik.
  • Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte.
  • Talde bakoitza 15 lagunek osatuko dute.
  • Inskripzioan, titularrak gehienez bi lagun apuntatu ditzake.
  • Gehienez ere bi bisita egun hauta daitezke, eskaintzen diren lau egunetatik.
  • Pertsona bakoitzak (titularrak edo lagunak) behin bakarrik parte hartu ahal izango du zozketan; pertsona bat eskabide bat baino gehiagotan bikoiztuta agertzen bada, eskari guztiak ezabatuko dira.
    Zozketa egingo da egun bakoitzerako, eta inskripzio bakoitzari erregistro-zenbaki bat esleituko zaio.
  • Hautatutako pertsonak telefonoz abisatuko dira; plaza lortzen ez dutenek email bat jasoko dut.
  • Mendian ibiltzera ohituta egon behar da, eta ibilbiderako eta baldintza meteorologikoetarako arropa eta oinetako egokiak eraman behar dira (mendiko botak eta berokia gomendatzen ditugu).

 

Oharrak:

 

Ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erantsitako formularioaren bitartez izena ematea, derrigorrezkoak diren eremu guztiak betez. Izena emateko epea: abuztuaren 17tik irailaren 6ra.
Data
Irailak 18 eta 26 (euskara) | Irailak 19 eta 25 (gaztelania)
Ordutegia
17:15 - 21:45 h (amaiera-ordua taldearen ezaugarrien arabera alda daiteke)
Lekua
Hasiera puntua: Zarateko aparkalekua (Zuia)

Nori zuzendua
Parte hartzaileak gutxienez 8 urtetik gorakoak izatea gomendatzen dugu.

Ibilbidea

10 km-ko ibilbidea, joan-etorria kontuan hartuta (igoera: 5km)
Desnibela: 470m
Gehienezko malda: % 30