Eduki publikatzailea

Haitzuloetako tximeletak ezagutu

Tximeletak non bizi diren galderari erantzutea ez da erraza, leku askotan bizi baitira. Zein urte-sasoiz ari garen eta zein tximeleta-espezie ezagutu nahi dugun zehaztu beharko genuke aurretik.

 

Natur ibilbide honetan, tximeletek neguan babesteko erabiltzen dituzten leku batzuk miatu eta leku horietan gordetzearen arrazoiak azalduko dutugu. Gorbeiako parke naturalean Mairulegorretako (20-30 minutuko ibilaldia pagadian zehar) haitzuloa bisitatuko dugu, inguru horietan bizi diren tximeleten ezaugarriak eta berezitasunak sakonago ezagutzeko. Harpeetako lepidopteroak eta ingurune hipogeoan bizi diren beste espezie batzuk identifikatzeko gakoak azalduko dira, baita horien garapen faseak zeintzuk diren ere.

 

 

*Hotzerako oinetako eta arropa egokiak, linterna eta, nahi izanez gero, argazki-kamera ekartzea gomendatzen da.

** 16 urtetik beherakoekheldu batekin joan behar dute. Kasu horretan gazteak zein helduak izena eman beharko dute.

*** Autobusa 10:00etan irtengo da Atariatik, eta 14:30etan bueltatuko da

 

Gidaritza: Asociación Zerynthia

Data
Otsailak 23, igandea
Ordutegia
10:00-14:30
Lekua
Ataria - Gorbeiako Parke Naturala

Hizkuntza
Gaztelaniaz
Nori zuzendua
12 urtetik gorakoentzat