Zubialde bidezidorra - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea

Zubialde bidezidorra
Gingia – Azerogan
Azerogan mendira (967 m) igoera, antzinako harrobien inguruan dagoen Gingiako aparkaletutik abiatzen da. Ibilbidearen lehen tartea Mairuelegorretako bidezidorrarekin batera egingo dugu. Leizarandako belardiak alde batera utzi ostean gure ibilbideak bide nagusitik jarraituko du, baso eder batetik, zeinetan ehun urtetik gorako pago lepatuak ikusi ahalko ditugun. Mendian gora egin ahala, pagadia atzean utziko dugu eta Azeroganeko gailurrera helduko gara. Han aurkituko ditugu, zonalde argi batean, mendipostontzia eta Araba eta Bizkaiaren arteko mugarria, elkarren ondoan. Goialdean ederra da ikuspegia, zeinetan Gorbeia eta Aldamin nagusitzen diren.
DATUAK
Zailtasun ertain txikia
Distantzia
2,5 km
Denbora

Malda
+295m
Beste bidezidor batzuk
