Senda Zarate eu - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea
Zarate bidezidorra
Zaratetik Pagazurira
Zarateko herriko harraskatik La Llanaraino igotzen den pista bat hartu behar da. Gorbeiako tontorra ikusteko aukera eskaintzen duen jaitsiera laburraren ondoren, Lezaldi gainera igotzen da berriro. Ondoren, Errentigaran mendi muinoaren gailurrera iristen da, eta han, beste bidegurutze bat agertzen da. Ez zaio jaramonik egin behar, eta pistatik gora jarraitu behar da. Aldapa motz eta pikoa gainditu eta zuhaiztiak utzi ondoren, Iturrikianoko mugarriko mendi muinora heltzen da. Aurrean Araza mendia ageri da, igo zein eskuinetik ingura daitekeena. Geroago, Pagazurin, Gorbeiako gailurreraino daraman Murua zidorrarekin lotzen da. Ibilbidean ameztiak dira nagusi eta, eremu zabaletan, larreak eta txilardiak.
Alternatibak: Iturrikianotik Araza mendi tontorreraino (1.138 m) 50 minutuko ibilaldiaren ostean hel daiteke. Murua zidorrari beste ordu betez segituz Gorbeiako gurutzeraino igo daiteke (1.482 m).
DATUAK
Denbora
1h 25min
Malda
+405m
Distantzia
5km