Senda Murua eu - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea
Murua bidezidorra
Muruatik Gorbeia
Ibilbidea Parratxi izenez ezagutzen den eta Harrobietako astialdi gunera daraman errepidearen ondoan dagoen aparkaleku txikitik irteten den baso pistan hasten da, Muruako herria igaro eta berehala. Handik metro gutxira bidegurutze bat dago, eskuineko bidea; gorantz doana hartu behar da, haritz eder eta zaharren artean. 20 bat minutura, barrera bat igaro eta paisaia zeharo aldatzen da, larredi eta txilardi eremuan sartzeko. Pistak gora egin eta Baltzolagan zapalda batera heltzen da. Ondoren, Gonga izenez ezagutzen den gorapen bigarrendarra igo behar da. Handik 20 bat minutura, Zarateko zidorrarekin lotzen da. Bideak garaiera hartzen du, etengabe eta, bidegurutze batean, pago eremuan, ezkerreko bidea hartu behar da. Handik minutu gutxira, Pagazuriko postontzitik gertu igaro ondoren, Arrorianoko gailurrera eta Gorbeiako gainera helduko da.
Alternatibak: Oinez 20 minutu egin ondoren, eta metalezko barrera bat zeharkatu eta gero, Zubialde zidorrarekin lotzen da. Bidezidor horretara heldu eta berehala, Muruako errota dago, guztiz zaharberrituta. Gainera, Peña Rotako mugartean, eskuinetara bide bat hasten da, Zubialde-Egillolarra zidorrarekin lotzen duena, Harrobi zaharretako astialdi gunetik gertu.
DATUAK
Denbora
2h 40min
Malda
+879m
Distantzia
8,1km