Eduki publikatzailea

Senda Garrastatxu

Garrastatxu bidezidorra

Katxabasotik Burbonara

Baranbiotik, Ordago jatetxearen parean, bidegurutze bateraino doan pista hartu behar da. Eskuinetara jota, Garrastatxuko baselizaraino helduko da. Errepidearen ezkerretara dagoen pista hartu eta ordu laurdenean, Katxabasoko mendi muinora ailegatuko da. Aldapa handi batetik gora doan pistari jarraituta, Nafakortako oinetara jo daiteke, ordu erdi baino pixka bat gehiagotan. Bidegurutze batean, eskuinerako bideari jarraitu eta handik gutxira, Araneko Harritik datorren beste pista bat agertuko da, Zarratxirriaga izenez ezagutzen den parajean. Orain, bidea gailur bidetik joaten hasi eta pagadia agertuko da. Aginamendiko muinora heltzean, hego-ekialderantz gora segituz, Altubeko zidorreraino iritsiko da.

Alternatibak: Zarratxirriagako bidegurutzetik GR-12 har daiteke, Araneko Harria zidorrarekin lotzeko. Nafakortara ere bidegurutzera heldu barik igo daiteke, igoera pixka bat gogorragoa bada ere. Ibilbidearen amaieran 2 bat km jaits daiteke Baias-Gorbeia zidorrera heltzeraino, Aldarro izenaz ezagutzen den parajean.   

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Denbora

senderismo Parque Natural Gorbeia  1h 40min

Malda

senderismo Parque Natural Gorbeia +452m

Distantzia

senderismo Parque Natural Gorbeia  5,4km

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Altube bidezidorra

Altubetik Burbonara

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Baias bidezidorra

Parketxetik Gobeiara

Ikusi gehiago