Senda Etxaguen eu - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea
Etxaguen bidezidorra
Etxaguenetik Oketara
Etxaguen herritik abiatuta, minutu gutxian Parkearen mugetara heltzen da. Handik, hasieran haritz hostotsuen eta gaztainondo basotxoen artean doan bidezidorra hasten da. Alderik irekienetatik Zubialde bailara eta Gorbeiako mendigunearen paisaia harrigarriak argi eta garbi ikusten dira. Ganaduarentzako lehenengo itxiturak igaro eta gutxira, eskuinera adierazitako saihesbidea hartu behar da. Gaztainondo landaketa batetik irten ondoren, ezkerretara egin behar da, Azkorreko pinugorrien pinudiari segituz eta jada Oketa mendiari aurre eginez. Hurrengo bidegurutzean eskuinetara jo behar da, eta jada ikusten dira, alderik gorenean, haritz kandugabeak pago eta ametzekin nahastuta dauden baso handiak. Bien bitartean, txilardi eta irasailak dauden larredien eremu zabalera heltzen da. Igoera leun baten ondoren, gailurrera heldu eta panoramika ederrez gozatu daiteke.
Alternatibak: Lehenengo bidegurutzean, ezkerretara, Azkorreko pinudia inguratuz, 2,5 kilometroko baso bidean zehar Harrobietara hel daiteke.
DATUAK
Denbora
1h 15min
Malda
+372m
Distantzia
4 km