Eduki publikatzailea

Recomendaciones gorbeia

Gomendioak

Gorbeiako parke naturala balio handiko eremua da, izadiaren eta paisaiaren ikuspegitik. Eremu horretatik igarotzen garenean, ondorioak sorraraz ditzakegu hango herrietako bizimoduan, parkearen barruan garatzen diren tradiziozko jarduera ekonomikoetan eta, jakina, animalia eta landareetan.

Parke naturala zaintzea eta babestea guztion ardura da, bai parke naturaletik hurbil bizi direnena, bai parkera noizean behin joaten direnena. Arauei kasu eginez gero, bizikidetza hobetu eta habitatak zaintzen lagunduko dugu. Parke naturalaren etorkizuna gure esku dago!

 

Mugak:

Gogoratu parke naturalaren barruan hauek debekaturik daudela:

  • Sua piztea jolas helburuekin, horretarako gaitutako lekuetan izan ezik.
  • Ibilgailu motordunekin ibiltzea, sarbide baimenduetan izan ezik.
  • Natura Eremu Babestuko lekuetan (aisialdiko eremuak eta erabilera publiko intentsiboko beste zona batzuk) txakurrak edo bestelako etxeko animaliak lotu gabe edukitzea. Lotu gabe dauden txakurrek artaldeei arazoak sortzea saihesteko, debekatuta dago txakurrak lotu gabe egotea larreetan artaldeek bertan egiten duten denboran. Salbuespena beren lana egiten ari diren artzain txakurrak izango dira.
  • Egurra ebakitzea.
  • Mota guztietako zaborrak bertan uztea edota lurperatzea. Erabili parkearen sarreretan eta atsedenguneetan dauden edukiontziak.
  • Ingurune naturaleko elementuak aldaraztea eta/edo elementuok handik kentzea.
  • Tresnak eta ibilgailuak garbitzea ibai, laku edo erreketan.
  • Orroaldian (iraila-urria) mendibideetatik irtetea eta onddorik biltzea. Jaso ezazu indarrean dagoen araudiari buruzko informazioa.

 

Aholkuak:

  • Txango bat egin baino lehen, batu informazioa ibilbidearen zailtasunaz eta eguraldiaren iragarpenaz. Parketxeak eta bertako langileak zure zerbitzura daude.
  • Ibili isilik eta ezagutu animalien ohiturak; aldean daramatzazun prismatikoak eta arropa oso kolore deigarrikoak ez badira, errazago behatu ahalko dituzu animaliak.
  • Argazkia da parkera egiten duzun bisitaren oroigarririk hoberena beti.
  • Abeltzaintza estentsiboko eremu batean zaude. Itxi, behar bezala, bidean aurkitzen dituzun ateak eta pasabideak.
  • Mendiko bizikletan bazoaz:
    • Gogoratu oinezkoek lehentasuna dutela. Astiro ibili edo jaitsi bizikletatik igarobide estuetan.
    • Ezin da mendibide eta bestelako bideetatik irten. 
  • Ehiza egin daiteke parke naturalaren barruan. Parketxean edo Arabako Foru Aldundiaren webgunean, baimendutako uxaldiei buruzko informazioa jaso dezakezu.
  • Araututa dago perretxikoak, loreak eta fruituak hartzea. Jaso ezazu indarrean dagoen araudiari buruzko informazioa. Ehiza aldietan perretxikotan bazabiltza, komeni da txaleko islatzailea eramatea soinean.
  • Gogora ezazu ibilaldi edo kirol probaren bat antolatu nahi baduzu, baimena eskatu behar duzula.
  • Kontuz kaparrekin! Erabili uxagarriak, jantzi praka luzeak eta begiratu gorputza ibilaldiaren ondotik.

recomendaciones gorbeia
recomendaciones gorbeia

Argibide gehiago

Ruta cercana

Parque Natural de Gorbeia

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Non gaude?

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Harremanetarako

Ikusi gehiago