Eduki publikatzailea

Pueblos y cultura Gorbeia

Herriak eta kultura

Asko dira Parke Natural honen inguruan dauden herriak. Eta guztiek ere kultura ondare bikaina gorde dute. Dorretxeek, elizek, gurutzadurek, ermitek, trikuharriek eta beste monumentu batzuek gizakiak paisaia natural honetan izan duen historia kontatzen dute. Azken finean, Gorbeian naturaz gozatzeko osagarri bikaina dira.

Leku interesgarriak Araban:

GOPEGI

Zigoiti udalerriko hiriburua da, eta Zubialde ibaiaren ezkerraldean dago. Gopegiko Jasokundeko Andra Mariaren parrokia-elizak XIII. mendeko elementu erromaniko ugari dauzka. Nabarmentzekoa da, era berean, Goikolea dorrea. Bere fatxadetako batean Zaratetarren ezkutua dauka, bai eta gurutzadura bat ere, XVI. edo XVII. mendekoa, gaur egun kontzejuaren aretoan gordeta dagoena.

Argibide gehiago

 

 

MARKINA

Herri txiki hau Ugalde ibaiaren bi alboetan sakabanatutako baserriek osatzen dute. Zuia udalerri arabarraren parte da. Bere ondare kulturalean, nabarmentzekoak dira errota zaharra, Done Joan Batailatzailearen eliza, eta Sagasti dorretxea, Zaratetarren arma ezkutu eta guzti.

Argibide gehiago

 

 

IZARRA

Urkabustaiz udalerriko hiriburua da Izarra. Bere ondare kulturalaren artean, Arrosarioko Andra Mariaren eliza nabarmentzen da. Berez, XVI. mendeko aurreko beste baten gainean eraikita dago. Halaber, hiriko parke handiaren funtzioa betetzen duen harizti bat ere badago, eta azpimarratzekoa da duen kontserbazio egoera ona.

Argibide gehiago

 

 

SARRIA

Zuiako udalerriko herri txiki honetan bi auzo daude. Done Laurendi eliza, XVI. mendeko dorretxe zaharra, hainbat zubi, iturri-aska, bolatoki estalia eta Iturrateko Jauregia dira bere ondasun kulturalaren parte.

Argibide gehiago

 

 

GOIURI-ONDONA

Urkubustaiz udalerriko herrigune txikia da. Done Jakue parrokia-elizan oraindik ere Erdi Aroko arkupea ikus daiteke. Inguruan, nabarmentzekoa da Oiardo errekak (Altube ibaiaren adarrak) eratzen duen ur-jauzi ederra. Ura Altubeko pagadiaren gainera erortzen da, 100 metrotik gorako altueratik. Pagadi hori Euskal Autonomia Erkidegoko basorik handienetako bat da.

Argibide gehiago

 

 

MURGIA

Zuia udalerrian kokatzen da Murgia. 1338an sortu zuen Alfontso XI.ak, eta Errege Katolikoek hiribildu titulua eman zioten XV. mendean. Campo de la Cruz plazan, harrizko iturri interesgarri bat dago, bai eta “Oinaztarraren gurutzea” izenekoa ere, 1450ekoa bera. Inguru horretan, Oroko Andra Mariaren santutegia dago, toki garai batean, eskualde osoa ikusteko aukera ematen duelarik.

Argibide gehiago

 

 

MURUA

Bi auzotan egituratutako herri txiki hau Zigoitia udalerrikoa da. Iturriak, zubiak, baserriak eta bolatoki estali bat dira bere ondare kulturalaren parte. Nabarmentzekoak dira, halaber, San Antonio parrokia-eliza, oraintsu berritutako errota zahar bat, eta hainbat aztarnategi arkeologiko, Mairuelegorretarrenak kasu.

Argibide gehiago

 

 

GARRASTATXU

Baranbiotik (Amurrio) kilometro gutxira, Garrastatxuko Pietatearen Andra Mariaren baseliza dago, XVII. mendearen erdian eraikia. Nabarmentzekoa da haren barrualdean dagoen aldare churrigereskoa, Andra Mariaren irudi bat duena Pietatearen estanpa klasikoan

Informazio gehiago

 

 

MANURGA

Lau auzok –Landaluze, Perrente, Aspillaga eta Iturrigatxa– osatzen dute Zigoitiko udalerri honetako herrigunea. Erdi Aroan kokagune estrategikoa izan zen. Garai hartan, lau dorretxe zeuden bertan. Gaur egun, Hurtados de Mendozatarren dorretxea eta Elexaldeko Dorretxearen edo “gazteluaren” hondarrak eta Iturrizarren leinuko dorrea daude, bai eta garbitegiko horman dagoen ezkutua ere.

Informazio gehiago

Leku interesgarriak Bizkaian

ZEANURI

Artzainen aire zabaleko kokapenetan aurkitu diren hondarrek –Azaro, Arimekorta, Errekarte– eta trikuharriek (Errekatxuetako Atxakoa kasu) agerian uzten dute lur hauetan gizakien presentzia antzinakoa dela. Nabarmentzekoak dira, era berean, elizak: Andra Mariarena, edo Done Jakue Apostoluari eskainitakoa Ipiña auzoan. Azken horretan, Bizkaiko bataio agiri zaharrenak daude gordeta. Bestalde, baserri asko –batzuk XVI. mendekoak– daude oraindik ere udalerrian, tartean azpimarratzekoa Ugarka baserria, Astarrian.

Argibide gehiago

 

 

AREATZA

1338an sortu zen Areatza. Ondare kultural interesgarria du, eta, horrenbestez, "Monumentu Multzo" kategoria irabazi du. Alde zahar txiki bat ere badu, harrizko kalez hornitua, eta Done Bartolomeren parrokia-eliza XV. mendekoa da. Gortazarren Jauregia ere aipatu beharra dago, bertako fatxadan baitaude pintura barroko oso interesgarri batzuk. XVI. mendeko etxe bat ere gailentzeko modukoa da, mudejar estilokoa bera.

Argibide gehiago

 

 

OROZKO

Orozkoko eraikuntzak mendi hauetako haran eta larreetan zehar sakabanatutako auzo txikietan biltzen dira: Zubiaur, Zaloa, Jauregia, Ibarra, Beraza, San Martin, Albizu, Gallartu... Udalerri honetan dauden monumentu aberats ugarien adibideetako batzuk dira trikuharriak (Gastañazarreta eta Egalazaburukoak, esaterako), Unzuetako gailurreko gazteluaren hondarrak, Gezuriko Santa Marina baseliza, eta Arangureneko dorretxea.

Argibide gehiago

 

 

ARTEA

Duela gutxira arte, Gaztelu-Elexabeitia izenez ezagutzen zen Artea. Herri txikia da, baina antzina garrantzi handia zuen, pasoko gune estrategiko batean kokatzen baitzen. Ondorioz, tradizionalki ibilbideko merkataritzaren eta militarren kontrolerako erabili izan da. Hori dela eta, Errenazimenduko eta Barrokoko hainbat dorretxe interesgarri daude: Ugarteko Dorrea, Gaztelua eta Galindo.

Argibide gehiago

 

 

ZEBERIO

Oso kontzentratuta dauden hainbat auzok osatzen dute udalerria. Udala XVIII. mendearen amaierako baserri zahar batean dago. Arkitektura erlijiosoan, nabarmentzekoa da San Adrian baseliza, bere leihoak XI. mendekoak baitira. Beste elementu interesgarri batzuk ere badaude, esaterako Olabarrietako Santo Tomas eliza, Zeberioganeko Andra Maria baseliza eta Ermitabarriko San Antonio baseliza, bai eta Areiltzako dorrea ere.

Informazio gehiago

Argibide gehiago

Ruta cercana

Paisaia, flora eta fauna

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Geologia

Ikusi gehiago