Oinez noa - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea

Voy a pie
Pertsona bakarra edo 25 pertsona baino gutxiagoko taldea
Gorbeiako Parke Naturaletik ikuskizun hau errespetuz eta kontzientziaz bizitzera gonbidatzen zaitugu. Hona hemen oreinak orroaldi garaian babesteko funtsezko gomendio batzuk:
- Kontsultatu zure zalantzak Sarriako Parketxean: Bertan, leku eta une onenak aukeratzen lagunduko zaituzte, orroaldia segurtasunez eta errespetuz behatzeko.
- Isiltasuna eta zuhurtzia: Zarata egitea saihestu. Itzali mugikorra edo “modu isilean” jarri eta ahopeka hitz egin. Gure presentzia zenbat eta gutxiago nabaritu, hobe.
- Ez irten markatutako bidezidorretatik (ikusi mapa): Bideetatik kanpo ibiltzeak animaliak asalda ditzake eta haien habitata kaltetu. Garai honetan, debekatuta dago parke naturaleko bidezidorren saretik kanpo ibiltzea eta mugatutako sektorean onddoak, landareak, loreak edo basa-fruituak biltzea.
- Begiratu distantziatik: Ez hurbildu animalietara, batez ere orroka ari badira edo mugitzen ari badira. Prismatikoak edo teleobjektiboak erabili interferentziarik gabe gozatzeko. Seinaleztatutako bi behaketa-puntu daude (ikusi mapa), oreinak ikusi edo entzun arte itxaron dezakezu. Agian zortea izango duzu.
- Linternen, fokuen edo argi artifizialen erabilera gutxitu: argi biziak animaliak aztoratu edo izutu ditzake. Argia behar baduzu, argi arina izan dadila, lurrera zuzendua eta epe laburrean erabili.
- Eraman zure txakurra lotuta: Txakurrik lasaienak ere fauna basatia oztopatu dezake.
Naturak ikuskizun paregabea eta zirraragarria eskaintzen digu. Zure laguntzarekin, ziurta dezakegu etorkizuneko orein belaunaldiek Gorbeian beste urte askoan jarraituko dutela orro egiten.
25 pertsona baino gehiagoko taldeek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko dute bisita baino lehen, eta Sarriako Parketxera bidali (parquegorbeia@parques.araba.eus).
Neurri honek bisitak hobeto koordinatzen laguntzen digu. Modu honetan ere, oreinen habitatean eta haien portaera naturalean sortu dezakegun eragina minimizatzen lagunduko diguzu. Adierazpen hori sinatzeak esan nahi du parkeko arauak errespetatzeko eta garai sentikor honetan eragozpenak saihesteko gomendioak jarraitzeko konpromisoa hartzen duzula.
Asko eskertzen dugu zure lankidetza eta erantzukizuna, funtsezkoak baitira ikuskizun natural hau zaintzeko.
