Eduki publikatzailea

Gorbeiako parke naturala orroaldia

Bizikletan edo zaldiz noa

Gorbeiako Parke Naturalean oreinen orroaldian ingurune naturala eta fauna babesteko, parkera bizikletaz edo zaldiz sartu nahi baduzu, bisita baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko duzu eta Gorbeiako parketxera bidali (parquegorbeia@parques.araba.eus).

Neurri hau funtsezkoa da denok parkeko arauak errespetatzen ditugula eta oreinei ahalik eta gutxien eragozteko portaera egokia hartzen dugula bermatzeko. Sinatzen duzunean, garraiobide horietarako gomendio espezifikoak jarraitzeko konpromisoa hartzen duzu, ingurune segurua eta errespetuzkoa mantentzen lagunduz.

Txirrindularientzako eta zaldizkoentzako gomendioak

  • Kontsultatu zure zalantzak Sarriako Parketxean: Bertan, leku eta une onenak aukeratzen lagunduko zaituzte, orroaldia segurtasunez eta errespetuz behatzeko.
  • Ez irten markatutako bidezidorretatik: Bideetatik kanpo zirkulatzeak animaliak asalda ditzake eta haien habitata kaltetu. Garai horretan, debekatuta dago parke naturaleko bidezidorren saretik kanpo ibiltzea eta mugatutako sektorean onddoak, landareak, loreak edo basa-fruituak biltzea.
  • Saihestu alferrikako zaratak: Ez erabili txirrinik edo oreinak orroaldian zehar asalda ditzakeen beste edozein elementurik. Ez hitz egin ozen Gure presentzia zenbat eta gutxiago nabaritu, hobe.
  • Mantendu neurrizko abiadura eta kontrolatua: Horrek fauna beldurtzeko arriskua murrizten du eta zure segurtasuna bermatzen du.
  • Linternen, fokuen edo argi artifizialen erabilera gutxitu: argi biziak animaliak aztoratu edo izutu ditzake. Argia behar baduzu, argi arina izan dadila, lurrera zuzendua eta epe laburrean erabili.
  • Oinezkoek lehentasuna dute: ibiltzea gomendatzen dizugu, oharkabean pasatzeko eta orroaldia lasai gozatzeko modurik onena da.
  • Txakurrak badaramatzazu, lotuta joan behar dira: Txakurrik lasaienak ere fauna basatia oztopatu dezake.

Eskerrik asko zure arduragatik eta Gorbeiako Parke Naturala kontserbatzen laguntzeagatik.