Bisita gidatuak - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea

Bisita gidatuak
Bisita gidatu honetan parte-hartzaileek ordu eta erdi inguruko ibilbidea egingo dute Zarateko aparkalekutik begiratoki bateraino. Bisitan zehar, gidari espezializatu batek oreinentzat hain garrantzitsua den sasoi honen ezaugarriak eta berezitasunak azalduko ditu. Ondoren, begiratokian itxaronaldia egingo da orroaldiaz gozatu ahal izateko, teleskopioa eta prismatikoak erabiliz. Bisitak bere osotasunean 4 ordu inguru iraungo ditu (10 km joan-etorria).
Bisita gidatuak: tokiak zozketa bidez esleitzeko irizpideak
- Izena ematea Parkearen web-orriaren bitartez egin daiteke soilik.
- Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte.
- Talde bakoitza 15 lagunek osatuko dute.
- Inskripzioan, titularrak gehienez bi lagun apuntatu ditzake.
- Gehienez ere bi bisita egun hauta daitezke, eskaintzen diren lau egunetatik.
- Pertsona bakoitzak (titularrak edo lagunak) behin bakarrik parte hartu ahal izango du zozketan; pertsona bat eskabide bat baino gehiagotan bikoiztuta agertzen bada, eskari guztiak ezabatuko dira.
- Zozketa egingo da egun bakoitzerako, eta inskripzio bakoitzari erregistro-zenbaki bat esleituko zaio.
- Hautatutako pertsonak telefonoz abisatuko dira; plaza lortzen ez dutenek email bat jasoko dut.
- Mendian ibiltzera ohituta egon behar da, eta ibilbiderako eta baldintza meteorologikoetarako arropa eta oinetako egokiak eraman behar dira (mendiko botak eta berokia gomendatzen ditugu).
Oharrak
- Derrigorrezkoa: mendiko oinetakoak, arropa egokia (berokia eramatea gomendatzen da iluntzean freskatzen baitu) eta ura.
- Gomendagarria: prismatikoak
- Ibilaldian zehar errespeta ezazu Parke Naturala, bere araudia eta orroaldi sasoian zehar ematen diren gomendio eta baldintzak.
Oreinen jokabidea
Oreina urteko denboraldirik luzeenean taldean bizi da. Halere, arrak eta emeak bereizita bizi dira, orroaldian izan ezik. Eme eta ar gazteak euren lurraldeetan bizi dira, batzuetan adin ertaineko arrak bizi diren lurraldetik ez oso urrun. Orein handiak urrunago daude, eurentzat diren sektoreetan, sarritan gainontzeko oreinengandik oso bereizita.
Irailaren hasieran, orroaldiaren atarian, dena aldatzen da. Emeak bildu egiten dira. Urduri jartzen dira, eta kumeak haiengandik urruntzen dituzte. Adin guztietako orein handiek, helduek kanporatzen dituzten gazteek izan ezik, emeen lurraldeetan “orroaldiko toki” deritzen lekuak okupatzen dituzte. Leku horien kokapena oso egokia da arriskuak atzemateko edo lurraldera sartzen diren arrotzak ikusteko. Orroaldia gaueko kontzertuekin, elkar beldurtzeko erronkekin eta sei eta bederatzi urte arteko oreinen arteko borrokaldiekin hasten da.
Arren marrua edo orroa ugalketa-aroaren ezaugarririk nabariena da. Orroaren sistemaren bidez, oreinek elkar aztertzen eta neurtzen dute, ahotsa erabiliz. Orroen intentsitatea, modulazioa eta maiztasuna dira arren artean hierarkia finkatzen dutenak.
Emerik gehienak araldian daudenean izaten da orroaldiaren une gorena. Batez ere gauez nabaritzen da, animalien arteko kontaktuak orduan izaten baitira sarrien.
IZEN-EMATEA
Izen-ematea: abuztuaren 25etik irailaren 7ra.
BISITA GIDATUAK
Irailak 20 eta 26 (euskara)
Irailak 19 eta 27 (gaztelania)
Ordutegia
17:15 - 21:45 h (amaiera-ordua taldearen ezaugarrien arabera alda daiteke).
Hasierako puntua
Zarateko aparkalekua (Zuia)
Publikoa
Parte hartzaileak 8 urtetik gorakoak izatea gomendatzen dugu
Ibilbidea
10 km-ko ibilbidea, joan-etorria kontuan hartuta (igoera: 5km)
Desnibela: 470m
Gehienezko malda: % 30
