Orroaldia ikusteko bisita gidatua - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea
Orroaldia ikusteko bisita gidatua
Bisita gidatua honetan parte-hartzaileek 1:30 inguruko ibilbidea egingo duteZarateko aparkalekutik begiratoki natural batera iristeko eta bertan orroaldiaz gozatu ahal izateko. Bisitan zehar, gidari espezializatu batek oreinentzat hain garrantzitsua den sasoi honen ezaugarriak eta berezitasunak azalduko ditu. Teleskopioa eta prismatikoak egongo dira. Ibilbideak 4 ordu iraungo du- 4 ordu gutxi gorabehera, 10 km (joan-etorria).
Bisita gidatuak: tokiak zozketa bidez esleitzeko irizpideak:
- Izen emateak parke naturaleko web orriaren bitartez besterik ezin izango dira egin.
- Parte hartzaileak gutxienez 8 urtetik gorakoak izatea gomendatzen dugu.
- Taldeak gehienez 15 pertsonakoak izango dira, gida(k) kontuan hartu gabe.
- Izena ematen duen pertsona bakoitzak gehienez ere bi lagun apuntatu ditzake.
- Eskaintzen diren lau egunetatik bitarako bakarrik eman dezake izena pertsona bakoitzak.
- Izena eman duen pertsona bakoitza (titularra zein laguna) behin besterik ez da kontuan hartuko zozketa bakoitzerako (gehienez bi egun). Bikoiztuta dauden pertsonak zerrendatik ezabatuko dira.
- Egun bakoitzerako zozketa bat egingo da eta tokia lortu dutenei telefonoz jakinaraziko zaie, eta tokirik lortu ez dutenei posta elektronikoz.
- Mendian ibiltzera ohituta egon behar da, eta ibilbidearen ezaugarrietara eta baldintza meteorologikoetara egokitutako oinetakoak eta arropa eraman behar dira.
Oharrak:
- Nahitaezkoa: mendiko oinetakoak, arropa egokia (berokiko arropa barne, iluntzean freskatzen baitu) eta ura.
- Gomendagarria: prismatikoak.
- Jarduerak irauten duen bitartean, errespetatu egiten ditu Parke Naturala, haren araudia eta orroaldi garaiko arauak eta gomendioak.
Ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erantsitako formularioan izena ematea derrigorrezkoak diren eremu guztiak betez. Izena emateko epea: abuztuaren 30etik irailaren 6ra, 12:00ak arte
Data
Irailak 20 (euskara) | Irailak 21, 27 eta 28 (gaztelania)
Ordutegia
17:15 - 21:45 h (amaiera-ordua taldearen ezaugarrien arabera alda daiteke)
Lekua
Zarateko aparkalekua (Zuia)
Nori zuzendua
Parte hartzaileak gutxienez 8 urtetik gorakoak izatea gomendatzen dugu.
Ibilbidea
- 5 km-ko igoera (ordu t´erdi inguru)
- Desnibela: 470m
- Gehienezko malda: % 30