Eduki publikatzailea

Anfibioen gaua

BETETA

 

Anfibioak planetako ornodun mehatxatuenak dira; azken ikerketek agerian uzten dute maila globaleko anfibio-espezieen %40 arriskuan daudela. Ornodunen artean, anfibioak eta narrastiak dira herritarrek gutxien ezagutzen dituzten taldeak. Horregatik, gaueko bisita gidatu hauetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, Gorbeiako Parke Naturaleko anfibioak ezagutzeko. 

 

Lehenik, parketxeko putzua bisitatuko dugu, eta, ondoren, Marakaldara joango gara. Han, Altubeko aintzira-konplexuko hezeguneetan bizi diren hainbat espeziez gozatzeko aukera izango dugu. Bi irteera egingo dira gauez, bata euskaraz, ostiralean, eta bestea gaztelaniaz, larunbatean.

 

* Jarduera gauez egingo da; beraz, komeni da beroki arropa egokia eta frontalak eramatea.
** 16 urtetik beherakoek izena ematen duen heldu batekin joan behar dute.
Data
Apirilak 24, ostirala eta apirilak 25, larunbata
Ordutegia
20:00-00:00
Lekua
Gorbeiako Parke Naturaleko Parketxea (Sarria, Araba)

Hizkuntza
Apirilak 24, ostirala euskaraz eta apirilak 25, larunbata gazteleraz
Nori zuzendua
Publiko guztientzat