Mairuelegorreta bidezidorra - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea

Mairuelegorreta bidezidorra
Gingia - Mairuelegorreta – Gingia
Ibilbide zirkular arin honek Mairuelegorretako kobazulo ospetsura hurbiltzen gaitu. Bidezidorra, Gorbeiako harrobi zaharren inguruan dagoen Gingiako aparkalekutik abiatzen da. Gero, bidegurutze batera iristean, eskuinetara Leizarandako belardiak eta Azeroganerantz jarraitzen duen pista utziko ditugu, eta ezkerretara dagoen mendibidetik jarraituko dugu, Artzegiko iturburua gordetzen duen kobazulora. Pago motzen artean, Mairuelegorretako sarrerara iritsiko gara. Diktadura garaian ezaguna egin zen kobazuloa, bertan antolatzen baitziren euskararen eta euskal kulturaren aldeko kontzertu eta ekimen ugari. Bueltako bidea Asunkortako txabolatik egingo dugu.
DATUAK
Zailtasun ertain txikia
Distantzia
5,6 km
Denbora

Malda
+335m
Mota
Beste bidezidor batzuk
