Itinerario biologico eu - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea

Interes biologikoak
Zubialde-Lisaranda-Zubialde ibilbidea
Muruako Harrobietako hondoko aparkalekutik hasiko dugu paseoa, Zubialde ibaiko lehenengo pasabidea gurutzatu ondoren. Bide nagusia hartu behar dugu, ibaiko ubidea leunki igoz. Hirugarren pasabidea zeharkatzerakoan, ezkerraldean utziko dugu Zubialde erreka. Bide nagusiko balizak jarraituko ditugu eta, geroxeago, Letonakortako ingurua ezkerraldean utziko dugu. Minutu gutxi barru, Lisarandako larrea hasiko gara inguratzen.
Bidean, Austerritza inguruan, txabola bat aurkituko dugu (“Lisarandakoa” bezala ezagutzen dena). Ondotik pasatu eta bide nagusitik igoko gara. Pagadian sartuko gara eta, handik gutxira, oraindik ere aldapa gora, eskuineko bidexka hartuko dugu, konifero-basoberritzedun bi itxituraren artean pasatzen dena eta larre batera eramango gaituena. Belarretatik igoko gara, aurrerago, berriro pagoen artean, Umaranen azpialdean ibiliz. Ibilbidearen altuera handieneko puntua da hau.
Leunki jaisten hasiko gara, eta eskuinera bira zakarra egin ondoren (90 gradukoa baino gehiagokoa), lerro zuzenean jaitsiko gara alanbre itxitura aurkitu arte. Eskuinaldera inguratuko dugu, bide zabala hartzeko. Barguntzatik jaitsiko gara hirugarren pasabideko zelaira ailegatu arte. Puntu horretan ezkerraldera biratu besterik ez dugu egin behar, aparkalekura itzultzeko.
Ibilbidea igel berde baten logotipoarekin balizatuta dago.
Abiapuntua eta helmuga: Muruako Harrobiko aparkalekua. (Araba).
Distantzia kilometrotan: 5,5 km
Desnibela: 170 m