Eduki publikatzailea

Ameztien kudeaketa

Ameztien kudeaketa

Gorbeiako parke naturala, 20.016 ha-duna, Euskal Autonomia Erkidegoko handiena da.  Parkearen Arabako aldean, ameztiek 2.064 ha hartzen dute, batez ere Astarbe, Bortal, Baia, Ugalde, Goba, Boliaran eta Zalla erreken arroek sortzen dituzten beheko haranen inguruan.

Ameztiak (Quercus pyrenaica) dira nagusi baso sendo horietan, Ilex aquifolium, Populus tremula, Sorbus aucuparia eta abarren ale solteak ere ikus badaitezke ere. Gainera, baso mistoak daude pagoekin (batez ere, iparralderantz edo zona hezeetan) espezie hura aurrera doan lekuetan, eta haritzaren beste espezie batzuekin leku jakin batzuetan. Beste kasu batzuetan, ameztiak hazten dira birlandaketa espezieen (larizio pinua, pinu gorria, intsinis pinua eta haritz amerikarra) zuhaitz estalkiaren azpian, hasieran zuten lekua berreskuratu nahian. 

Masen karakterizazioa egin da, horiek aurreikusitako basoen helburuetan eta zuhaitzen garapen mailan dituzten kokapenaren arabera. Proiektua helburu desberdinetako bi fasetan banatu da: batetik, masen karakterizazioa egin da, ezaugarri homogeneo eta definituak dituzten azaleretan zatitzeko, mendiaren egitura aztertu eta arazoak eta beharrak antzeman ahal izateko.

Fase hori egin ondoren, eta egindako karakterizazioa oinarri hartuta, Basoak Kudeatzeko Plan bat egin da, masak mantentzeko eta hobetzeko beharrezkoak diren jarduerak planifikatu eta dimentsionatzeko, arazoak konpontzen saiatuz eta karakterizazioan hautemandako beharrei erantzuna emanez.

Ameztien baso plangintzaren barruan, zenbait baso kiropteroren eta basoari lotutako beste espezie batzuen habitatak hobetzeko baldintzak sartu dira.

 

Beste proiektu batzuk

Ruta cercana

Mendiko bazka eremuen kontserbazioa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Gorbeiako Parke Naturalaren 25. Urteurrena

Ikusi gehiago