Eduki publikatzailea

Mendiko bazka eremuen kontserbazioa

Mendiko bazka eremuen kontserbazioa

LIFE Oreka Mendian proiektuak (LIFE15 NAT/ES/000805, Euskal mendietako larre habitaten kontserbazioa eta maneiua) helburu hau du: ohiko erabilerari eustea abiapuntu hartuz, mendialdeko larre ingurunean kontserbazio estrategia bat garatzea, ahalbidetzen duena kontserbazio egoera mesedegarria berreskuratzea Habitaten Zuzentarauaren (92/43/EEE) I. eranskineko 12 larre habitat motarentzat eta II. eranskineko 2 espezierentzat.

LIFE Oreka Mendian proiektuak 5 urteko indarraldia dauka (2016ko irailetik 2021eko azarora) eta 3.743.704 euroko aurrekontua, Europako ekarpena izanik 2.246.223 €, hau da, kostu hautagarrien % 60.

Proiektu hori garatzeko hauek batu dira: HAZI Fundazioa, onuradun koordinatzaile gisa jardunez; Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Conservatorie D’Espaces Naturels D’Aquitania, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Euromontana eta NEIKER-Tecnalia - Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, onuradun elkartu gisa jardunez; eta Ihobe - Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, kofinantzatzaile gisa.

 

Jardun eremua EAEko Natura 2000ko 15 leku dira, zeinetan plangintza, jardunak eta horien jarraipena egingo baitira, eta Iparraldeko Natura 2000ko 8 leku, zeinetan dagoeneko egiten ari diren jardunen jarraipena bakarrik egingo baita.

Hauexek dira Gorbeian egindako ekintza nagusiak:

  • Sastraka kontrolatzea, sastraka kentze planifikatuen bidez.

  • Irisgarritasuna hobetu eta erakarguneak sortzea, egun gutxi erabilitako eremuak abeltzaintzarako erabiltzea finkatzeko, ur puntua eraikiz.

Beste proiektu batzuk

Ruta cercana

Ameztien kudeaketa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Gorbeiako Parke Naturalaren 25. Urteurrena

Ikusi gehiago