Hitzaldia: Euskadiko hegazti migratzaileen bitxikeriak - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea
Hitzaldia: Euskadiko hegazti migratzaileen bitxikeriak
Migrazioa animalien bizitzako fenomeno harrigarrienetako bat da. Urtero, milioika hegaztik zeharkatzen dute gure lurraldea, Europako umatze-guneetatik negu-pasarako eremuetarako bidaian.
Eraztunketa zientifikoa hegazti migratzaileak ikertzeko diseinatu zen eta 1949. urtean Aranzadi Zientzia Elkartearen Eraztunketa Bulegoa sortu zen. Teknika honek 1910. urtetik emandako datuei esker, Aranzadiko ikerlariek Euskadiko hegazti migratzaileen inguruko informazioa aztertu dute.
Publiko orori zuzendutako dibulgazio-tailer honetan, Euskadiko hegazti migratzailen bitxikeriak eta eraztunketa zientifikoko materiala ezagutzeko aukera izango dugu. Zatoz, gure zeruetatik igarotzen diren hegaztiak ezagutzera!
Gidaritza: Aranzadi
Data
Ekainak 1
Ordutegia
10:30-12:00
Lekua
Gorbeiako Parketxea
Udalerria
Sarria
Hizkuntza
Gaztelaniaz
Nori zuzendua
Publiko guztiak