Eduki publikatzailea

actividades

Jardueren agenda

Ibilbide gidatuak – ekaina 2021

Ondoren, 2021 udan zehar, naturaz gozatzeko aukera emango diguten ibilbide gidatuak mordoa aurkezten dizkizuegu.

Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta modu jasangarriago baten bizitzen ikasteko helburua dute.

 

Gerturatu aparteko haritzera: 1,5 ordu inguruko ibilbide lineal honetan (1,2 km joanekoa) partehartzaileek ibilbide erraz bat egingo dute Altubeko pagadian zehar, aparteko gisa katalogatutako haritz nabarmen batetara heldu arte. Bidean zehar basoetako fauna eta flora bereizgarria ezagutuko dituzte.

  • Adina: 6+.
  • Ordutegia: 16:45-18:30h.

 

Lekandaiko basoak: 3 baso mota ezberdin erakutsiko dizkigun interpretazio ibilbidea. Amezti, pagadi eta koniferen landaketak ezberdinduko ditugu, haien bionaniztasunari erreparatuz.

  • Adina: 8+.
  • Ordutegia: 16:30-19h.

 

Baso bainua: Ibilbide sentsoriala, naturarekin eta norberak bere buruarekin, bizi garen momentuarekin soilik, zentzumenen bidez konektatzea helburu duena.

  • Adina: 12+.
  • Ordutegia: 17-19h.

 

Gorbeiako fauna ezagutu: 3 orduko ibilbide zirkularra, parke naturalako fauna-balioak ezagutzeko, putzuetan edo basoetan barrena. Hegaztien kantuek edo aztarnen bilaketak haien espezie enblematikoenetara hurbilduko gaituzte.

  • Adina: 12+.
  • Ordutegia: 10-13h.

 

Hegaztien kontzertua: Ibilbide zirkularra aditu baten laguntzaz Parke Naturaleko hegazti ezberdinak kantuen bidez identifikatzeko aukera emango diguna. Ekintza gidatua, Parketxearen inguruan 30 min ko kantu ezberdinak jorratuko duen hitzaldi batekin hasiko da.

  • Adina: 10+.
  • Ordutegia: 8:30-10:30h.

 

Gaueko ibilaldia: Gaueko hegazti harrapariei buruzko hitzaldia hasieran, eta ondoren, gauean murgilduta, soinuak isilean gozatzeko eta gaueko biztanleak identifikatzen saiatzeko ibilaldia.

  • Adina: 12+.
  • Ordutegia: 21:30-23:30h.

 

Datei buruzko informazioa

Ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erantsitako formularioa izena ematea.

Izena eman
 

JARDUERAK

educacion ambiental

Online Ingurumen Hezkuntza

Arabako Foru Aldundian hainbat hezkuntza jarduera proposatzen dizkizugu modu dibertigarrian ikasteko. Eskulan eta jokoen bidez, espezie ospetsuak ezagutu ahal izango dituzu, hala nola Bechstein saguzarra edo baso igel jauzkaria.

Ikusi gehiago

HARPIDETU

Parke naturalak bisitari ororentzako jarduera ugari antolatzen ditu asteburuetan urte osoan zehar.Jarduera horien helburu nagusiak, batetik, eremuaren natura eta kultura balioak ezagutzera ematea da eta, bestetik, bisitariak etengabe egiten diren zaintza ekintzen parte hartzaile bihurtzea.Jardueretan parte hartzeko, alde aurretik izena eman behar da, posta elektronikoz edo telefonoz.Gure eskaintzaz jakin nahi baduzu, begiratu jardueren agendan.

Harpidetu newslettera

Beste parke batzuetako jarduerak

Kontsultatu beste parke natural batzuetako jardueren agenda:

Izki

Valderejo

Aizkorri-Aratz

2021eko ekaineko agenda osoa