Actividades educacion primaria gorbeia eu - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea
Lehen Hezkuntza
‘Bisita parketxean’ programa
Laburpena: Parketxeko elementu desberdinak azaltzen dira: parke naturalaren maketa, zuhaitz zaharren garrantzia, fauna eta haren aztarnak, oreinen habitata eta ezaugarriak… Marrazki bizidunen bideo bat dago, 10 minutukoa.
Iraupena: 1h
“Basoak” programa
Laburpena: Ibilbidea parketxe inguruko basoetan zehar, ondorengo elementu naturalak ezagutuz: ameztia, pagadia, pinudia eta Baias ibaia. Zuhaitzen ezaugarriak azaltzen dira, bai eta ibaiko animaliak ezagutu ere.
Iraupena: 1h 45 min
“Lekandai” programa
Laburpena: 3 kilometro eta erdiko ibilbide honetan, hiru baso mota ezberdinak eta euren ezaugarriak ezagutuko dira, esate baterako: zonalde klimatikoa, zuhaitzen ezaugarriak, baso mota bakoitzari lotutako fauna, muxarren habia-kutxak, putzuak eta urmaelak eta animalien arrasto eta oinatza.
Iraupena: 2h