actividades educacion infantil gorbeia eu - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea
Haur Hezkuntza
‘Bisita parketxean’ programa
Laburpena: Parketxeko elementu desberdinak azaltzen dira: parke naturalaren maketa, zuhaitz zaharren garrantzia, fauna eta haren aztarnak, oreinen habitata eta ezaugarriak… Marrazki bizidunen bideo bat dago, 10 minutukoa.
Iraupena: 1h
“Mari laguntzen” programa
Laburpena: Mari pertsonaia mitologikoari laguntzeko, joko baten bitartez parketxe inguruko basoetako landaredi eta animaliak ezagutuko dira.
Iraupena: 1h 30 min
“Basoak” programa
Laburpena: Ibilbidea parketxe inguruko basoetan zehar, ondorengo elementu naturalak ezagutuz: ameztia, pagadia, pinudia eta Baias ibaia. Zuhaitzen ezaugarriak azaltzen dira, bai eta ibaiko animaliak ezagutu ere.
Iraupena: 1h 45 min