Gorbeiako parke naturalaren 25. Urteurrena - gorbeiaparkea
Eduki publikatzailea
Gorbeiako Parke Naturalaren 25. Urteurrena
Gorbeiako parke naturala 1994ko ekainaren 21ean lortu zuen adierazpen hori, eta, beraz, 2019an 25 urte bete zituen. Urteurren hori aprobetxatuz, ekitaldi sorta bat egin ziren, data azpimarragarri hori ospatzeko.
Gorbeiako Parke Naturaleko I. Azoka
Maiatzaren 19an. Parke naturalaren lehenengo azoka, non ordezkatuta egon ziren naturagune babestu horren parte diren sektore guztiak. Parkean azalera duten udalerri guztien parte hartzea bilatu zen. Azoka horren testuinguruan, honako jarduera hauek antolatu ziren:
- “Gorbeian Xapla Xapla” marka eta izena sortu zen, Gorbeiako Parke Naturaleko Azoka identifikatu zuena. Poltsa eta edalontzi berrerabilgarriak serigrafiatu ziren.
- Azoka jai- eta dibulgazio-esparru gisa sortu zen. Bertan, parke naturalarekin lotutako 5 eremu tematikotan (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta elikagaigintza jarduerak; natura ondarea; kultura ondarea; udalerriak; eta erabilera publikoa) zentratutako hainbat gune definitu ziren, eta horietako bakoitzerako hainbat jarduera antolatu ziren. Jarduera horiez gain, "berba-txokoa" izeneko gune bat egokitu zen, gaikako arlo horiei guztiei buruzko dibulgaziozko hitzaldi batzuekin.
- Parke Naturaleko udalerriak erakusketa baten bitartez ikustarazi ziren. Erakusketa honetan udalerri horiek parke naturalari eskeintzen dizkioten balore nagusiak ematen ziren ezagutzera: usadioak, ohiturak, biodibetsitatea, eta abar. Feria igaro ostean Gasteiz eta Bilboko erdiguneko kaleetara eraman zen eta hiriburu bakoitzean 10 egunean zen egon zen ikusgai.
Belardi loretsuen lehiaketa
Ekainak 7. 25. urteaurrenaren testuinguruan EAEko “Belardi loretsuen l lehiaketa” ospatu zen Gorbeiako Parke Naturala eta bere Babeserako Eremu Periferikoan. Ekimen mota hauek Frantzian azken urte hauetan burutu izan dira POCTEFA GREEN proiektuaren baitan. Arabako Foru Aldundiak Pirinioetako naturaguneak sarean jartzeko Europako proiektu honetan bazkide gisa parte hartu duenez, iniziatiba ezagutu eta gure lurraldera ekartzeko aukera izan dugu.
Ekimen mota hauek helburu bikoitza izaten dute: Alde batetik, landa eremuen despopulatzea eta nekazaritza eta abeltzaintza-jardueren intentsifikazioaren ondorioz azken hamarkadetan jasandako galera dela-eta Europako batasunean babestuta dagoen habitat hau ezagutzera ematea, eta bestetik, ustiategi estentsiboak dituzten abeltzainek, bazka-ekoizpena eta biodibertsitatearen babesa uztartuta, belardi loretsuen kontserbazioaren alde egiten duten lanari merezi duen balioa ematea.
Lehiaketa ekainaren 7an ospatu zen eta bertan 4 abeltzainek parte hartu zuten, 3 arabarrek eta 2 bizkaitarrek. Epaimahaia, agronomo, ekologo, entomologo eta botaniko batek osatua, aukeratutako partzeletara gerturatu zen, abeltzainek lagunduta, eta partzela hauek ebaluatu zituen biodibertsitate, funtzio ekologiko eta kudeaketa irizpideak kontuan hartuta. Epahimaiaren deliberazioaren ondoren oreka agroekologiko handiena erakutsi zuen sega belardia saritu zen.
25. urteurreneko eguna
Ekainak 21. Larre Loretsuen I. Lehiaketaren sari banaketa antolatu zen. Lehenengo edizio honetan Gorbeiako Parke Naturalaren inguruko sega belardiak izan zituen ardatz. "Gorbeiako Parke Naturalaren inguruko 6510 habitata sega belardien flora eta ekologia ezaugarriak" azterlana izan zen lehiaketa horren oinarria. Sari banaketa aprobetxatuz, Gontzal Mendibilen eta Iñaki García Uriberen (Kontuak eta kantuak) errezitaldia eta egun horretan parketxera eskola kanpainan parte hartzera joan ziren eskoletako ikasleentzako antzezlan bat antolatu ziren.
Egun honetan bertan erakusketa ibiltaria hasi zen Gasteiz eta Bilbon. Erakusketa honek hamarna egun eman zituen hiriburu bakoitzeko gune emblematiko batean.
Gorbeiako gurutzera elkarrekin igotzea
Ekainak 22. 2016az geroztik, Areatzako Parketxeak (Bizkaia) eta Sarriak elkarrekin egiten dute jarduera bat, elkarrekin igotzea gurutzera. Bizkaiko parte hartzaileek (gehienez 50) Saldropoko aisialdigunetik egiten dute igoera; Arabako parte hartzaileek, berriz, Manurgako errepideko aparkalekutik. Behin gailurrera iritsita, bi taldeek lekuko batzuk trukatu, bazkaldu eta beste probintziarantz jaisten hasten dira.
Aurten. 25. urteurrenarekin bat eginez, izaera berezia eman zitzaion jarduerari, eta hamaiketako bat eta opari txiki bat banatu ziren gurutzearen inguruan.
25. urteurrena ospatzeko ekitaldia
Irailak 14. Oroitzapenezko ekitaldi bat antolatu zen, eta Parke Naturalean elkartzen diren sektoreekin zerikusia duten erakundeak eta pertsonak gonbidatu ziren. Ekitaldia "denboraren kapsula" baten inguruan egin zen. Kutxa gotor horretan parke naturalarekin zerikusia duten hainbat pertsonak Gorbeiarekin lotutako objektu sinboliko bat sartu zuten. Geroago, kutxa gotor hori parketxearen inguruan lurperatu zen, eta plaka batekin zigilatu zen, 25 urte barru irekitzeko zain.
Honako objektu hauek sartu ziren:
- Parketxeko langileek Gorbeiarako igoera bateratuaren lekukoak
- Carlos Ortiz de Záratek eta Iñaki García Uribek (etnografoak) à 2019ko Urtume aldizkaria eta gurutzearen antzinako errematxea
- Belen Etxebarriak eta Aitor Azkuek (Gorbeiako artzainak)à Zigoitiko bizilagun batzuen aldeko manifestua eta ardi latxaren artilea
- Joseba Carrerasek (Parkeko zuzendaria)à Okil beltzen lumak
- Elena Unzuetak eta Josean Galerak (Bizkaiko eta Arabako Ingurumeneko diputatuak)à Klimodiagrama
- Ramiro Gonzalezek (Arabako diputatu nagusia)à Eguneko egunkariak
Objektu horiez gain, oroitzapenezko ekitaldiko parte hartzaile taldearen bat-bateko argazki bat ere sartu zen (polaroid).
Aldi berean, ekitaldi batzuk egin ziren publiko orokorrarentzat, eta ekitaldia lunch batekin itxi zen, bertaratutako guztientzat, inguruko produktuekin.